Telekomunikazioen Lege Orokorraren Proiektua onartu du Jaurlaritzak
15/11/2021
Telekomunikazioen Lege Orokorraren Proiektua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak, Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1972 Zuzentarauaren transposizioa egiten duena.
Telekomunikazioen Lege Orokorraren Proiektua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak, Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1972 Zuzentarauaren transposizioa egiten duena.
Testua komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen esparrutik harago doa, eta, besteak beste, telekomunikazio-ekipoei, eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunei eta jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera guztiei buruzko alderdiak arautzen ditu.
Nobedade nagusiak
Espainiak Europako telekomunikazio-sare zabal eta erresilienteenetako bat du. Espainiako ordenamendu juridikoaren neurrietako batzuk –inbertsioa eta hedapen hori sustatu dutenak– inspirazio-iturri izan dira Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea idazteko. Besteak beste, neurri hauek ezarri dira: eraikinen barnean telekomunikazio-azpiegitura komunak instalatzea (TAK); obra zibilak koordinatzea, ahalmen oso handiko sareak hedatu ahal izateko; eta telefonia mugikorreko oinarri-estazioak instalatzeko izapide administratiboak murriztea.
Orain, lege-proiektuak telekomunikazioen sektoreko inbertsioak are gehiago sustatzeko neurriak jasotzen ditu, eta, horri esker, abiadura handiko konektagarritasun egokiaren helburua 2025erako herritarren % 100entzat lortzen lagunduko du.
Gaitasun oso handiko sareen hedapena errazteko hobekuntzak sartzen ditu testuak, baita operadoreen arteko koinbertsio-akordioak lortzeko erregulazio malguago bat eta azpiegitura pasiboen partekatzeari bultzada bat ere. Halaber, sarbiderako borondatezko konpromisoak ezartzea, potentzia txikiko (small cells) oinarri-estazioak hedatzeko aukera –5Grako hain beharrezkoak–, karga administratibo askoz gutxiagorekin, eta espektro irrati-elektrikoaren bigarren mailako merkatua sustatzea aurreikusten ditu.
Horrez gain, duela gutxi onartutako Europar Batasunaren Konektagarritasuneko Tresna Kutxaren neurriak gehitu dira lege-proiektuan. Horrek administrazioen arteko koordinazioa bultzatuko du, eta puntu bakar bat ezarriko du sareak hedatzeko baimenei buruzko informazioa emateko eta baimenak izapidetzeko; hala, arinago ezarriko da.
Gainera, Konektagarritasunerako eta Azpiegitura Digitaletarako Plana eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana Espainia Europako hegoaldeko interkonexio digitaleko hub bihurtzea dute helburu.
Merkatu horren jarraipen eraginkorra egiteko, lege-proiektuak, lehen aldiz, komunikazio-araubide bat ezartzen du urpeko kableak instalatzeko edo ustiatzeko, baldin eta komunikazio elektronikoen sareetara lotzea, horietarako sarbidea edo interkonexioa Espainiako lurraldean egiten bada.
Era berean, komunikazio-araubide bat ezartzen da Interneteko Trukeguneetarako (IXP), eta Datuak Prozesatzeko Zentroetatik (DPZ) informazioa jaso ahal izango da.
Komunikazio elektronikoen zerbitzuen hornitzaileak
Europako Erkidegoko zuzentarauarekin bat etorriz, lege-proiektuak komunikazio elektronikoko zerbitzuen hornitzaileen sailkapen egokiagoa ezartzen du merkatuaren errealitateari begira. Hala, zenbakiarekiko independenteak diren pertsonen arteko komunikazio-zerbitzuak arautzen dira. Zerbitzu horiek betebehar batzuk hartzen dituzte beren gain, hala nola operadoreen erregistroari aldez aurretik jakinaraztea, estatistikaren eta zentsuaren ondorioetarako. Halaber, beren zerbitzuen osotasuna eta segurtasuna bermatu beharko dute, eta zerbitzuak emateko baldintzei buruzko gardentasuna areagotu beharko dute erabiltzaileenganako.
Erabiltzaileen eskubideak indartzea
Lege-proiektuak Espainiako erabiltzaileen eskubideak indartzen ditu, eta horiek Europar Batasun osoarekin harmonizatzen dira. Beste neurri batzuen artean, kontratuen gardentasuna hobetzen da. Neurri horietan, kontratazioaren aurretik laburpen batean zehaztutako baldintzak jaso beharko dira. Gehienez ere 24 hilabete iraungo du, eta, epe hori igarotakoan, erabiltzaileak kontratua luzatzeko edo operadorez aldatzeko aukera izango du, zigorrik jaso gabe. Lehen aldiz, zerbitzu-paketeen kontratuak arautzen dira, garrantzi berezikoak, Espainiako etxeetako harpidetza gehien-gehienak baitira.
Araudi berri horrekin, erabiltzaileak ikusiko du bere telekomunikazio-kontratua, beste zerbitzu batzuk barne hartzen baditu ere (adibidez, telebista), modu uniformean tratatzen dela, hainbat araudi sektorial aplikatu gabe.
Eramangarritasunaren eremuan, erabiltzaileen eskubide berriak sartzen dira, hala nola operadorez aldatzea errazteko txartel mugikorra desblokeatzeko gaitasuna; aurrez ordaintzeko saldoari eustea; kontratua eten eta hilabetera zenbakia mantentzea; eta kontratua desegin ondoren mezu elektronikoak doan birbidaltzeko edo haietara sartzeko eskubidea.
Dibertsitate sentsoriala duten erabiltzaileen eskubideak ere indartzen dira, eta hori oso garrantzitsua da eten digitalak ezabatzeko. Lege-proiektuak irisgarritasun-betebeharra ezartzen du