Europako Batzordeak kontsulta publikoa egin du zerbitzu komertzialak emateko zenbaki-baliabideen etorkizuneko bateratzeari buruz.
Europar Batasunean komunikazio elektronikoen zerbitzuen arau-esparrua berrikusteak indartu egiten du merkatu bakarra lortzeko helburua, besteak beste, zenbaki-baliabideak harmonizatuz. Bestalde, Europarako Agenda Digitalak zenbakikuntzaren harmonizazioa identifikatzen du Europako telekomunikazioen merkatu bakarra sortzeko funtsezko elementu gisa. Zehazki, adierazten du harmonizazio handiagoak lagundu liezaiekeela fabrikatzaileei eta merkaturatzaileei beren salmentetan, saldu osteko zerbitzuetan eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan, Europa osoan bakarra den zenbaki bat erabiliz.
Kontsultarekin lotutako dokumentu nagusiak hauek dira:
ETNSari buruzko ikerketa [PDF] [238 Kb]
Iruzkinak bidaltzeko epea 2011ko otsailaren 28an amaitu zen.
Kontsulta publiko honen erantzunak orrialdean argitaratuta daude Wikipediaren webgunea Europako Batzordeko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza .