Cuencako probintzian dagoen Santa María del Campo Rús udalerriak Albaceteko Probintzi Telefono Aurrezenbakia (967) du gaur egun.
Udal agintariek egoera hori zuzentzeko eskatu zioten Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzari, Santa María del Campo Rús Cuencako Probintzi Telefono Aurrezenbakian (969) sar zedin, horixe baitagokio berari, administrazio-kide izateagatik.
Eskaera horri erantzunez, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzaren 2007ko uztailaren 10eko Ebazpena eman da, Santa Maria del Campo Rús udalerria Cuencako zenbakikuntza-eremu probintzialean integratzeari buruzkoa (2007ko abuztuaren 6ko BOE).
Ebazpena, 2007ko uztailaren 10ekoa [PDF] [60KB]
Zenbaki-aldaketak 2008ko otsailaren 16an egingo dira, goizeko 0etan.
Probintziako telefono-aurrezenbakiaz gain, telefono-zenbakiak ere alda daitezke.
Galdetu Santa María del Campo Rús herrian bizi diren zure solaskideei zure telefono-zenbaki berriei buruz.