Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kontsulta publikoa hasi du Data: Dibidendu Digitalaren liberazioak eragindako eraikinetan ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak jasotzeko edo haietara sartzeko egin beharreko jarduketengatik sortu diren eta jasan beharko diren kostuen ebaluazioa, telebista digitala hartzeko azpiegitura komun baten jabe edo eraikinen jabeen erkidegoei eman beharreko konpentsazioen zenbatekoa zehazteko, horiek jasan beharko dituzten bat-bateko gastuengatik.
Kontsulta publiko horren erantzunak helbide elektroniko honetara bidali ahal izango dira, 2012ko ekainaren 15era arte: consultapublica.antenizacion@minetur.es
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan.
Oro har, erantzunak ez-konfidentzialtzat hartuko dira, eta, ondorioz, libreki hedatzekoak. Isilpekotzat hartu nahi diren informazio-zatiak berariaz adierazi eta mugatu beharko dira testuan bertan, eta kalifikazio hori egiteko arrazoiak eman beharko dira.