Kontsultaren helburua da behar den informazioa lortzea erabiltzailearen ekipamendua erostearekin eta instalatzearekin lotutako kostuak zehazteko, bai eta dauden eskaintza komertzialen ezaugarri nagusiak zehazteko ere, bereziki, prezioei, jaisteko eta igotzeko abiadurari, datuak deskargatzeko hileko mugei, ekipamendua instalatzeko epeei eta matxurak konpontzeko epeei dagokienez. Halaber, iradokizunak jaso nahi dira pertsona fisikoentzat, autonomoentzat eta ETEentzat zerbitzu horiek sustatzeko programa bat diseinatzeko, bai eta horretarako garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio ere.