Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak, Agenda Digitaleko politiken arduraduna den aldetik, Espainiako gizartea eta ekonomia digitala sustatzeko eta garatzeko ardura du. Herri baten ongizatea hobetzeko eraldaketa digitalak duen garrantziari buruzko adostasun orokorra dago, eta administrazio publikoek, enpresekin batera, digitalizazioak dakartzan erronkak kudeatzeko jardun behar dutela. Horren eragin positiboa produktibitate orokorrean nabaritzen da; enpresen eta administrazio publikoen eraginkortasunean eta efizientzian; zerbitzu eta produktuen eskaintza zabalagoan; prezio hobeak ekarri ohi dituen lehia handiagoan; eta herritarren bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetzen duten zerbitzu eta komunikazio-bide berrien sorreran.
Hori lortzeko, Ministerioak Espainia Adimendun baterako Estrategia Digital berri bat prestatuko du, zeinak, Espainiarako egungo Agenda Digitalean lortutako emaitzetan oinarrituta, haren edukia eguneratuko baitu eta azken urteetan agertutako erronka berriei helduko baitie.