Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak hirugarrenei emateari buruzko Espainiako araudiaren alderdi jakin batzuk eguneratuko dituen lege- edo erregelamendu-mailako arau-proiektu bat egiteko; hartara, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahalko ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak hirugarrenei ematea Telekomunikazioen Lege Orokorrera egokitzeko araugintza-ekimena. Era berean, arautegian doikuntza batzuk egin daitezke, instalazio-zerbitzuen egungo beharretara egokitzeko.