Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuta, kontsulta publikoa ireki da, ikus-entzunezkoen sektoreko eragileen ekarpenak biltzeko, honako gai hauen inguruan:
- Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra aldatzea, zuzentarau honen transposizioa egiteko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko azaroaren 14ko (EB) 2018/1808 Zuzentaraua, Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak emateari buruz estatu kideek dauzkaten lege-, erregelamendu- eta administrazio-xedapen jakin batzuk koordinatzeari buruzko 2010/13/EB Zuzentaraua aldatzen duena.
- Ikus-entzunezkoen arloko gainerako araudia aldatzeko proposamenak.