Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, 5G sare eta zerbitzuen segurtasunari buruzko arau-proiektu bat egiteko; hala, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahal izango ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
2019/534 (EB) Gomendioan aurreikusitakoari jarraituz, Gobernuak arrisku-azterketa nazionala egin zuen, eta ENISAri bidali zion. Horrez gain, aldez aurretik kontsulta horrekin arau-prozesu bat hasteko asmoa du, 5G sareen arriskuei aurre egiteko Batzordearen gomendioak eta estatu kideen artean adostutakoak gure ordenamendu juridikoan txertatzeko.
Horregatik, bidezkoa da araugintzako ekimen honi heltzea.