Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, ekipamendu erradioelektrikoak merkaturatu, abian jarri eta erabiltzeko baldintzak aldatzeko arau-proiektu bat egiteko; hartara, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahal izango ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Araugintza-ekimena da maiatzaren 6ko 188/2016 Errege Dekretua aldatzea, zeinak ekipo erradioelektrikoak merkaturatzeko, martxan jartzeko eta erabiltzeko betekizunak ezartzen dituen Erregelamendua onartzen baitu, EASA Erregelamendu aldatuan ezarritakoa betetzeko. Erregelamendu horrek ezartzen du tripulatu gabeko aireontziak ez diren gainerako aireontziek eta haien motor, helize, osagai eta instalatu gabeko ekipoek ez dutela 2014/53/EB Zuzentarauaren aplikazio-eremutik kanpo egon behar, baldin eta erabilera aeronautikora soilik bideratuta badaude.