Kontsulta honen helburua da herritarrek alderdi hauei buruz duten iritzia jasotzea, zuzenean edo erakunde ordezkatzaileen bidez:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Beharra eta aukera.
- Helburuak.
- Izan daitezkeen konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Interesdunek oharrak eta iruzkinak egin ditzakete, kontsulta honetan espresuki planteatutako gaiei buruz ez ezik, garrantzitsutzat jotzen duten beste edozein gairi buruz ere.