Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-manu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, komunikazio elektronikoen kode europarra ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko (EB) 2018/1972 Zuzentarauaren transposizioari buruzko lege-aurreproiektu bat egiteko; hala, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahalko ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Berriki onartu den Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko 2018/1972 (EB) Zuzentarauak, Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea ezartzen duenak, testu bakar batean biltzen ditu aipatutako lehen lau zuzentarauak (sarbide, baimen, esparru eta zerbitzu unibertsalaren zuzentarauak), komunikazio elektronikoen egungo arau-egitura sinplifikatzeko eta haien koherentzia eta irisgarritasuna indartzeko, eta aldaketa eta berrikuntza garrantzitsuak eta esanguratsuak sartzen ditu bat egiten duten zuzentarauen araubide juridikoan.
Horren ondorioz, Komunikazio Elektronikoen Europako Kodea ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko abenduaren 11ko (EB) 2018/1972 Zuzentarauaren transposizioa gure ordenamendu juridikora egiteko, aldatu egin behar da Telekomunikazioen Lege Orokorra, edo lege-mailako arau berri bat onartu telekomunikazioen arloan.