Gobernuaren azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Enpresa Ministerioak kontsulta publikora jartzen ditu, “Startup-en ekosistema sustatzeko legearen” aurreproiektuaren testua egin aurretik, Startup-en ekosistema sustatzeko beharrezkoak liratekeen neurriak, Espainia ekintzailetzaren, enplegu-sorkuntzaren eta hazkunde ekonomiko jasangarriaren Europako abangoardia bihurtzeko helburuarekin.
Startup-en ekosistema sustatzeko Lege Aurreproiektua
25/01/2019
Arauaren helburuak
Bidaltzeko epea
Alegazioak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 25era arte (ostirala)
Alegazioak aurkeztea
Alegazioak helbide honetara bidali ahal izango dira: leystartups@mineco.es
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan.
Oro har, erantzunak ez-konfidentzialtzat hartuko dira, eta, ondorioz, erantzun horiek libreki hedatzekoak izango dira. Isilpekotzat hartu nahi diren informazio-zatiak berariaz adierazi eta mugatu beharko dira testuan bertan, eta kalifikazio hori egiteko arrazoiak eman beharko dira.