Sarbide Orokorrean, 2024ko ekainaren 19tik uztailaren 2ra bitarteko hamabostaldiari dagokion diru-laguntzen, beken eta sarien buletina argitaratuta dago. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.
Irekita egoten dira, besteak beste:
- 2024ko uztailaren 21era arte, María Moliner irakurzaletasuna sustatzeko proiektuen lehiaketa, 50.000 biztanletik beherako udalerrietan, 2024an. Kulturako Estatu Idazkaritzaren 2024ko maiatzaren 27ko Ebazpena.
- 2024ko uztailaren 4ra arte, 2024ko Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalak.
Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.
Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.