Sarbide Orokorrean, 2024ko urtarrilaren 17tik 30era bitarteko hamabostaldiari dagokion diru-laguntzen, beken eta sarien buletina argitaratuta dago. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Lotura Aldizkarira.
Buletin horretan, besteak beste, honako hauek aurki ditzakegu:
- Ebazpena, 2023ko abenduaren 18koa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako Lehendakaritzarena, Atzerriko Unibertsitateetako MAEC-AECID irakurleen deialdia onartzen duena 2024/2025 ikasturterako. Epea 2024ko apirilaren 29ra arte.
- Ebazpena, 2023ko abenduaren 1ekoa, Estatuko Ikerketa Agentziako Lehendakaritzarena, Ramón y Cajal laguntzen 2023. deialdia onartzen duena. Epea: 2024ko otsailaren 1a arte.
- Ebazpena, 2023ko abenduaren 29koa, E.P.E. Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroko Lehendakaritzarena, 2023rako deialdia onesten duena, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako Estatuko Planaren (2021-2023) eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan berrikuntza-ekosistemetarako laguntzak emateko. Epea 2024ko martxoaren 12ra arte.
Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.
Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.