Laguntzen, diru-laguntzen, beken eta sarien buletina. Hamabostaldia 2023ko azaroaren 8tik 21era

08/11/2023

Sarbide Orokorrean, 2023ko urriaren 8tik 21era bitarteko hamabostaldiko diru-laguntzen, beken eta sarien buletina dago argitaratuta. Bertan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia-erkidegoetako egunkari ofizialetan argitaratutako deialdiak jasotzen dira, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroaren datu-basetik ateratakoak. Aldizkarirako esteka.

Bertan, besteak beste, hauek aurki daitezke:

- Ebazpena, 2023ko urriaren 27koa, Emakumeen Institutuko Zuzendaritzarena, 2023ko azaroaren 21era arte sorkuntza, ekoizpena eta zabalkunde artistikoa sustatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena. Diru-laguntza horien azken eguna 2023ko azaroaren 21a izango da.

- Ebazpena, 2023ko urriaren 24koa, Ondare Nazionaleko Administrazio Kontseiluko Gerentziarena, 2024-2025 graduatu-ondokoentzako beketarako deialdia egiten duena, 2023ko azaroaren 14ra arte.

Aldizkarian argitaratutako datuak informaziozkoak dira; beraz, komeni da oinarriak dagokion aldizkari ofizialean kontsultatzea.

Informazioa web-atarian kontsultatzeaz gain, laguntza, diru-laguntza, beka eta sariei buruzko informazioa ere jaso daiteke; horretarako, laguntza berrien jakinarazpenetarako harpidetza egin daiteke, hamabosteroko buletinean harpidetu, edo aplikazio mugikor bat deskargatu. Informazio gehiago hemen.