Administrazio Irekiaren Astea Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Gov Week) mundu mailan bultzatutako ekimena da. 2023an egingo da Espainian, martxoaren 20tik 24ra, hainbat ekitaldi-motarekin.
Helburu nagusia da administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzea, Gobernu Irekiaren printzipioetan oinarrituta: gardentasuna, kontu-ematea, herritarren parte-hartzea, osotasun publikoa eta lankidetza.
Hitzordu hori ez da bat etorriko Open Goverment Week 2023ren egun ofizialekin (2023ko maiatzaren 8tik 12ra); izan ere, Espainian hauteskundeak direla eta, antolakuntza martxoan aurreratzea erabaki da.
Ekitaldi-antolatzaileek honen bidez erregistratu ahal izango dituzte beren jarduerak formulario 2023ko otsailaren 28ra arte. Informazio gehiago