Estatuko Administrazio Orokorraren 2022rako Urteko Arau Plana argitaratu da Gardentasunaren Atarian. Plan hori Gobernuak onartu du, Jaurlaritzari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Bertan jasotzen dira urte natural horretan Ministroen Kontseiluari aurkeztea aurreikusten duten lege- edo erregelamendu-ekimenak, urtea amaitu aurretik onar ditzan.
Planak guztira 368 arau-proposamen biltzen ditu, 11 lege organiko, 81 lege eta 276 errege-dekretu barne.
Proposamenak ekimen-sailaren arabera ordenatuta daude Planean, eta, sail bakoitzaren barruan, arau-mailaren arabera.
Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioari dagokionez, 12 lege eta 30 errege-dekretu sartu dira; horien artean, funtzio publikoaren esparruan honako hauek nabarmentzen dira:
1. Politika publikoen ebaluazioa Estatuko administrazio orokorrean instituzionalizatzeko Legea.
2. Estatuko Administrazioaren funtzio publikoari buruzko Legea
3. Sektore publikoan interes-gatazkak prebenitzeko legea
4. Interes-taldeen jardueren gardentasunari eta osotasunari buruzko legea
5. Estatuko administrazio orokorraren esparruan sexu-jazarpenaren aurrean jarduteko protokoloari buruzko Errege Dekretua.
6. Estatuko administrazio orokorraren esparruan telelana arautzen duen Errege Dekretua
7. Langile publikoek funtzio publikoan sartzeko egiten duten prestakuntza-jarduera arautzen duen Errege Dekretua
2022rako Urteko Araugintza Planera sartzeko, jo helbide honetara: lotura hau.