Ministro Kontseiluak, hilaren 11n, 25.000.000 euroko kreditu-gehigarria onartu du Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorraren aurrekontuan, ekitaldia amaitu arte aldi baterako ezintasunari dagozkion gastuei aurre egiteko.
Gastu horiek, besteak beste, arrazoi hauengatik gertatu dira: COVID-19ri lotutako gaixotasunen bajengatik, 2020an egin ez ziren eta 2021ean egiten ari diren esku-hartzeengatik, babestutako kolektiboa zahartzeagatik eta pandemiaren ondorioz espediente asko ikuskatzeagatik.