MUFACE: 2021 Laguntza Asistentzialetarako deialdia egin da

16/06/2021

Ekitaldi honetarako MUFACEren laguntza asistentzialetarako deialdia egin da dagoeneko, Mutualitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko ekainaren 8ko Ebazpenean agertzen den bezala (2021eko ekainaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Beste prestazio batzuek estaltzen ez dituzten premia-egoerei erantzuteko laguntzak dira, betiere prestazio horiei aurre egiteko ezinbesteko baliabiderik ez badute.

Eskaerak egiteko epea ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitzen da, eta Mutualitateak eskaerak ebazteko epea 2021eko abenduaren 15ean amaitzen da.

MUFACEk bere egoitza elektronikoaren bidez tramitatzea gomendatzen du (esteka), Cl@ve, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa.

Prestazioaren xehetasun guztiak MUFACEren webgunean daude, “Laguntza asistentzialak” atalean eta “Koordainketa farmazeutikorako laguntzak” atalean.

Zalantzarik izanez gero, hemen egin daitezke kontsultak: web-eko formulario mutualistari arreta ematekoa.