“Gobernu Irekia, Berrikuntza Publikoa eta Herritarren Lankidetza” onlineko topaketa

15/04/2021

Topaketa hori 2021eko apirilaren 26tik 29ra egingo da, on line, eta gaur egun Espainiako administrazioentzat garrantzitsuak diren gaiei buruzkoa izango da. Gai horiek, nagusiki, funtzionario eta langile publikoei zuzenduta daude, baina baita gaian interesa duten akademikoei eta, oro har, publikoari ere.

“Gobernu Irekia, Berrikuntza Publikoa eta Herritarren Lankidetza” gaiari buruzko hausnarketa eta ekintza gaurkotasun eta garrantzi handikoa da gure testuinguru politiko eta administratiboan. Duela gutxi onartu da Espainiako Gobernu Irekiaren IV. Ekintza Plana, eta hainbat administrazio-mailatan abian jarri diren jarduera eta proiektu ugarik gomendatzen dute ekimen horietara hurbiltzea, haien irismenari eta emaitzei buruzko hausnarketa eta ebaluazioa egitea, baita etorkizunean izan dezaketen bilakaerari buruzkoa ere.

Topaketa horretan parte hartuko dute Estatuko Administrazio Orokorreko zuzendariek, Gobernantzako Zuzendaritza Nagusiko eta Espainiako beste administrazio publiko batzuetako ordezkariek, bai eta mundu akademikoko hizlariek eta Espainiako eta nazioarteko gizarte zibileko erakundeek ere.

Kontsultatu programa hemen