Herri Administrazioaren Europako Institutuak on line ikastaro berrien deialdia argitaratu du:
Zibersegurtasuneko politikak eta praktikak EBn - informatikan adituak ez direnentzat
Zibersegurtasunaren alderdi politikoei buruzkoa da ikastaroa. Alderdi horiek EBko zibersegurtasun-arauak, haiek nola hartu eta praktikan nola jarri aztertzen dute. Gaitasun Elektronikoaren Europako Esparrura egokitzeko diseinatu da ikastaroa.
Mintegi horrek kontratazio publikoaren Europako politikaren printzipioak eta prozedurak ulertzeko aukera emango du, eta Kontratazio Publikoaren Zuzentarauak eta dagokion jurisprudentzia izango ditu ardatz.
EBko Egitura eta Kohesio Funtsen programen ebaluazioa eta jarraipena, 2014-2020 eta 2021-2027.
Estatu kideek 2014-2020ko EBko egitura- eta kohesio-funtsen proiektuak eta programak ebaluatzen jarraitzen dute. Daturik onenak bildu dituzte eta badakite inpaktuak neurtzen? Zer ebaluazio-metodo erabili behar da? 2021-2027rako programa berriak adosten eta aplikatzen ari direnez, argi al dugu zer dioen Erregelamendu Berriak gainbegiratze- eta ebaluazio-baldintzei buruz?
Herri Administrazioaren Europako Institutua da Europako sektore publikorako ikasketa- eta garapen-zentro nagusia. Europaren integrazioari buruzko prestakuntza espezializatua ematen du, eta EBko estatu kideen eta Europako erakundeen beharrei erantzuten die.