Mediku Titularren Kidegoko karrerako funtzionarioen izendapena

21/12/2020

Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean, Lurralde Politikarako eta Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2020ko abenduaren 11ko Ebazpena argitaratu zen. Horren bidez, mediku titularren kidegoko karrerako funtzionarioak izendatu ziren.

Kidego honetan sartzeko, Medikuntzako lizentziatura edo gradua eduki behar da.

Osasun Ministerioari atxikitako kidegoa da, baina, zerbitzu periferikoetan, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren mende daude organikoki.

Kidego honetako langile publikoek kanpo-osasunaren, giza erabilerako produktuen, osasuna sustatzearen eta osasun publikoa zaintzearen arloan eta ingurumen-osasunaren arloan egiten dute lan. Besteak beste, eginkizun hauek dituzte Estatuko Nazioarteko Txertaketa Zentroetan: nazioarteko aurretiko kontsultari eta mugetako osasun-kontrol higienikoei buruzkoak, hala nola nazioarteko garraiobideen ohiko osasun-kontrola, mugetako osasun-alerten eta -larrialdien aurrean jardutea eta hilotzak nazioartean lekualdatzeko osasun-kontrola.

Hautaketa-prozesuak oposizioaldi bat eta hautaketa-ikastaro bat ditu.

Oposizioaldiak lau ariketa ditu:

  • Lehena gai-zerrendako gaiei buruzko 120 galderako test bat da.
  • Bigarren ariketa, epaimahaiak proposatutako ingelesezko testu baten itzulpen zuzena eta hiztegirik gabea da.
  • Hirugarren ariketa: bi gairen ahozko azalpena, bata termarioaren bigarren zatikoa eta bestea hirugarren zatikoa, ausaz ateratako zati bakoitzeko biren artean aukeratuz.
  • Laugarren ariketa kasu praktiko bat ebaztea da.

Oposizioaldia gainditu ondoren, izangaiek hautapen ikastaro bat gainditu beharko dute, teorikoa eta praktikoa, Osasun Laguntzako Taldean. Hilabeteko iraupena izanen du.

Osasun Ministerioaren lan-eskaintzei buruzko informazioa esteka honetan