Ministroen Kontseiluak, urriaren 6ko bileran, Gobernu Irekirako Aliantzari 88.000 euroko borondatezko ekarpena ordaintzeko baimena emateko akordioa onartu zuen.
Ekarpen hori Gobernu Irekiaren aldeko apustua da, bere hiru alderdi nagusietan: gardentasuna, parte-hartzea eta kontu-ematea.
Gobernu Irekirako Aliantza 2011n abiarazi zen formalki, zortzi gobernu fundatzailerekin (Brasil, Indonesia, Mexiko, Norvegia, Filipinak, Hegoafrika, Erresuma Batua eta Estatu Batuak).
Aliantzaren helburua da, modu iraunkorrean, gobernuak gardenagoak izatea, kontuak ematea eta herritarrei erantzuteko gaitasuna hobetzea, gobernuaren kalitatea eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzeko.
Gaur egun, Gobernu Irekirako Aliantzak mundu osoko 78 herrialde parte-hartzaile eta 20 eskualde-gobernu ditu. Espainia Aliantzaren parte da 2011tik, eta, ordutik, hiru ekintza-plan aurkeztu ditu.
Gobernu Irekiaren III. Plana 2017tik 2019ra luzatu zen. Une honetan, Gobernu Irekiaren IV. Plana prestatzen ari gara, eta datozen asteetan onartuko da.