2020rako Urteko Arau Plana argitaratu da Gardentasunaren Atarian. Plan horretan, Gobernuak urtea amaitu aurretik onartzea aurreikusten dituen legegintzako eta erregelamenduzko ekimenak jasotzen dira.
Planak 172 proposamen ditu guztira: Konstituzioaren erreformarako proiektu bat, 4 lege organiko, 53 lege arrunt eta 114 errege-dekretu. Guztira, 48k barneratzen dituzte gure ordenamenduan direktibak edo Europako beste xedapen batzuk, eta 22k, onartu ondoren, aplikazioaren emaitzak aztertuko dituzte.
Proposamenak ekimen-sailaren arabera ordenatuta daude Planean, eta, sail bakoitzaren barruan, arau-mailaren arabera.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioari dagokionez, honako lege eta errege-dekretu hauek sartu dira:
- Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzeko Legea.
- Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen testu bategina aldatzea.
-Estatuko Administrazio Orokorraren Funtzio Publikoari buruzko Legea
- Gardentasunari, informazioa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen Erregelamendua.
-2020. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzko Errege Dekretua.
2020rako Urteko Arau Plana eskura daiteke esteka honen bidez.