Dagoeneko argitaratu dira Gardentasunaren Atarian ekaineko estatistika osoak, esteka honetan: (https://transparencia.gob.es/transparencia/transparencia_Home/index/MasInformacion/Portal-en-cifras.html)
2020ko lehen seihilekoan, markak hautsi dira; batez beste, hilean 744 eskaera izan dira informazio publikoa eskuratzeko.
2020ko martxoaren 14an, alarma-egoerari buruzko Errege Dekretuarekin administrazio-epeak eten zirenean, eta 2020ko maiatzaren 31n, epeen etenaldiaren azken egunean, Gardentasunaren Atarian informazio publikoa eskuratzeko 1450 eskaera jaso ziren, eta, alarma-egoera deklaratu aurretik zeudenekin batera, 1997 eskaera bideratu ziren guztira 2020ko maiatzaren 31n.
Egoera horren aurrean, ministerioetako informazio-unitateek ahalegin handiagoa egin dute, eta 1678 eskaera ebatzi dituzte ekainean, hilabete batean normaltasun-egoeran ebazten diren eskaeren bikoitza baino gehiago.