Industria, Turismo eta Energia Ministerioak 2,6 GHz-ko bandako enkantea ebatzi du
2014ko uztailaren 25ean, BOEn argitaratu da uztailaren 15eko IET/135/2014 Agindua, 2,6 GHz-ko bandan jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera pribatiboko emakidak emateko enkante ekonomiko publikoa ebazten duena.
Neurri hori Espainiarako Agenda Digitalean hartutako konpromisoa zen, eta banda zabal ultra-azkarreko sarbide-azpiegituren hedapena sustatzeari buruzko helburuak betetzen lagunduko du.
Enkantea 2014ko maiatzaren 30ean amaitu zen, bi txanda egin ostean. Ondoren, irabazle suertatu ziren lizitatzaileek otsailaren 6ko IET/173/2014 Aginduaren bidez onartutako administrazio-klausulen eta preskripzio teknikoen pleguan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar izan dituzte.
Enkante-prozesuan esleitu beharreko emakidengatik guztira 3.447.872 € bildu behar dira.
Enkantearen emaitzak hemen ikus ditzakezu: IET/1345/2014 Agindua, uztailaren 15ekoa,