Ministroen Kontseiluak, Transformazio Digitaleko eta Funtzio Publikoko Ministerioak proposatuta, Errege Dekretu bat onartu du, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntza Funtsei buruzko Akordioaren esparruan Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioari (FEMP) zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen duena.
Akordioaren xedea 574.720 euroko diru-laguntza ematea da, INAPen 2025eko gastu-aurrekontuaren kargura, FEMPren administrazio arteko prestakuntza-plan bat sustatzeko, toki-entitateetako enplegatu publikoei zuzendua, aldaketa-prozesuen kudeaketa-, egokitze- eta lidergo-ahalmena hobetzera bideratua, bai eta herritar guztiei eskaintzen zaien zerbitzu publikoa hobetzera ere.
Langile horien prestakuntza-planak prestakuntza-jarduerak eta jarduera osagarriak izango ditu, hala nola informazioa, dibulgazioa, parte-hartzea, metodologia eta tresnen diseinua eta ikerketa.