Madrilen, 2024ko abenduaren 17an.- Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioak datu-espazioetan oinarritutako edo haietara bideratutako produktu eta zerbitzu teknologikoak garatzeko laguntzen deialdia argitaratu du gaur.
44 milioi euroko inbertsioa du, eta Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak duela gutxi argitaratutako Datu Sektorialen Espazioak Bultzatzeko Planean jasotako neurrietako bat da.
Inpaktu estrategikoa funtsezko sektoreetan
Sektoreko Datu Espazioen garapena mugarria da herrialdeko ekonomia digitalean. Produkzio-sektoreek interes handia dute datuaren ekonomian, eta horrek industria digitala eta transformazio teknologikoa eremu kritikoetan areagotzen laguntzen du, hala nola Gizarte eta Zaintza Ekonomian, Nekazaritzako elikagaietan, Mugikortasun eta Garraio Jasangarrietan, Osasunean, Komunikabideetan eta beste.
Deialdiaren ezaugarriak eta baldintzak
Deialdiaren helburua da industria teknologikoaren garapenari laguntzea, datu-guneetarako eta enpresa-datuetarako produktuak eta zerbitzuak garatzeko laguntzak emanez. Proiektu horiek datu-espazioen garapena eta enpresen parte-hartzea sustatuko duten irtenbideak eskaini beharko dituzte, hala nola:
• Datu-espazioen Building Blocks
• Datuen produktuak eta zerbitzuak
• Datuak tratatzeko tresnak
• Datu-espazioen plataformak
• Datuen aurkikuntza
• Araudia betetzen dela ziurtatzeko tresnak
Deialdiaren oinarri arautzaileak azaroan argitaratu ziren, eta hauek dira ezaugarri nagusiak:
• Enpresei (publikoak edo pribatuak), enpresa-elkarteei eta ezagutza komunikatzeko eta zabaltzeko erakundeei zuzenduta dago.
• Edozein jarduera-sektoreri irekita dago, turismoari izan ezik, hark laguntza-tresna espezifikoak baititu.
• Gehienez finantza daitekeen aurrekontua 1 milioi eurokoa da proiektuko eta gutxienekoa 300.000 eurokoa.
• Norgehiagokan emango da.
• Proiektuak 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.
Nola eskatu laguntza
2024ko abenduaren 20ko 9:00etatik aurrera, Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioaren egoitza elektroniko elkartuan gaitutako formularioaren bidez aurkeztu beharko dira eskaerak (https://sedediatid.digital.gob.es).
Eskaerak egiteko epea 2025eko urtarrilaren 31ra arte egongo da irekita.
Europako eta estatuko helburuekin bat etortzea
Deialdi hori Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren 12. osagaiko 1. inbertsioaren parte da, eta Europan Datuaren Merkatu Bakarra eraikitzen laguntzen du. Datuaren ekonomia berrikuntzarako eta hazkunderako funtsezko motor bihurtu da, eta EBn merkatu horren balioa 2030ean 851.000 milioi eurora iritsiko dela kalkulatu da.
Deialdiari eta proiektuen aurkezpenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako baliabide hauek daude:
* Datu Sektorialen Guneak Bultzatzeko Plana