Madrilen, 2024ko uztailaren 23an.- Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatuko idazkaria, Mayte Ledo, izan da gaur goizean Estatuko Administrazio Orokorraren eremuan ekonomiaren eta gizartearen konektagarritasunaren eta digitalizazioaren aldeko neurriak koordinatzeko eta haien jarraipena egiteko ministerio arteko batzordearen lehen bileraren buru. Bileran izan dira, halaber, teknologia digital aurreratuen eta hizkuntza-ekonomia berriaren planifikazio estrategikoaren zuzendari nagusia, Manuel González Bedia, eta Adimen Artifiziala Gainbegiratzeko Espainiako Agentziaren zuzendaria, Ignasi Belda.
Batzorde horren helburua da Estatuko Administrazio Orokorrak sustatutako ekonomiaren eta gizartearen konektibitatea eta digitalizazioa bultzatzen duten neurriak koordinatzea, eta ministerio guztiek zabaldutako ekintzetan sinergiak eta puntu komunak bilatzea.
Hala, Informazio eta Komunikazio Teknologien eta Transformazio Digitalaren arloan eskumena duten ministerio-sailetako arduradunek osatzen dute Batzordea.
Gaurko saioan, organoaren lehenengo bileran, hainbat gai jorratu dira, hala nola, sektore publikoan Adimen Artifizialaren erabilpen kasuak bultzatzea, Administrazioan gaitasun digitalen inguruko prestakuntza eta datuaren gobernua. Horrez gain, batzorde honek hurrengo saioetan izango duen lan planaz ere aritu dira.
Argazkia: Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioa