Hizkuntza-ereduen azpiegitura publiko baterako Ereduak eta Corpusak Sortzeko Gobernantza Hitzarmenean parte hartzen duten erakundeen lehen topaketa

12/05/2024
20240513_ConvenioGobernanza.jpeg
  • Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritza (SEDIA), plan horren definizioa eta koordinazioa gidatzen duena.
  • BSC-CNS: planaren koordinazio teknikorako zentro gisa jardungo du, konputazio-ahalmen handia aprobetxatuz.
  • AESIA arduratuko da eredu horietan jardunbide egokiak sortzeaz eta haien gardentasuna bermatzeaz.
  • Cervantes Institutua, kultura hispanikoaren nazioarteko sustatzailea.
  • Espainiako Errege Akademia: ereduen hizkuntza-zuzentasuna zainduko du, eta, Espainieraren Akademien Elkartearen bidez, (ASALE) proiektu panhispanikoak koordinatu eta zentralizatuko ditu.
  • Euskal, galiziar eta valentziar hizkuntzen akademiak eta Institut d’Estudis Catalans erakundea.
  • Kultura Ministerioari dagozkio jabetza intelektualaren, artxiboen eta liburutegien alorreko eskumenak, eta hari atxikita dago Espainiako Liburutegi Nazionala. Azken horrek gordetzen du corpus dokumentalik handiena, bai gaztelaniaz, bai hizkuntza koofizialetan.
  • Errioxako Gobernuaren Centro Nacional de Industrias del Español zentroak hizkuntza-ereduen garapenean parte hartuko du beste eragile batzuekin batera.
  • ILENIA proiektuan parte hartzen duten zentroak, HiTZ Institutua - Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroa, Instituto da Lingua Galega (HEL), Tecnoloxías Intelixentes ikertzeko zentro bereziarekin elkarlanean (CITIUS) eta Adimen Digitaleko Zentroa (CENID), Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako Ikasketa Aurreratuen Zentroarekin (CEATIC), beren unibertsitateek ordezkatuta.
  • Hizkuntza Ereduen azpiegitura publiko baterako Ereduak eta Corpusak Sortzeko Gobernantza Hitzarmenean parte hartuko duten erakundeen lehen bilera egin da gaur Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioan. Ernest Urtasun Kultura ministroa eta Jose Luis Escrivá Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa izan dira bileraren buru.


    Hizkuntza Ereduen azpiegitura publiko baterako Ereduak eta Corpusak Sortzeko Gobernantza Hitzarmenean parte hartuko duten erakundeen lehen bilera egin da gaur Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioan. Ernest Urtasun Kultura ministroa eta Jose Luis Escrivá Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa izan dira bileraren buru.

    Hitzarmen hori Ministroen Kontseiluak bihar onartuko duen Adimen Artifizialeko 2024 Estrategiaren barruan dago, eta bere palanka nagusietako bat da gaztelaniazko eta hizkuntza koofizialetako hizkuntza-eredu bat martxan jartzea. Palanka honetan jasotako jarduerak garatzean, giltzarri izango dira aliantza estrategikoak eta haien guztien arteko sinergiak. Horretarako, gobernantza eredu arautu bat diseinatu da, hamabost kidek sinatutako hitzarmen baten bidez; horien ordezkariak gaur bildu dira Madrilen, jarraipen lanak antolatzen hasteko.

    Hitzarmenaren parte diren hamabost erakundeak hauek dira:

    Ikusi prentsa-oharra [PDF] [304.15 kB]