Gobernuak transformazio digitalaren arloa indartu du, Carme Artigasek eta Roberto Sánchezek zuzendutako bi Estatu Idazkaritza berrirekin

13/01/2020
Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioa
  • Bi Estatu Idazkaritzen sorrerak indartu egin du Gobernuak Espainiako ekonomiaren digitalizazioarekin duen konpromisoa
  • Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusia Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministeriora transferitu da
  • La secretaria de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial, Carme Artigas, es experta en big data, inteligencia artificial e innovación tecnológica
  • Roberto Sánchez Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako estatu-idazkariak Telekomunikazioetako eta Informazio Teknologietako zuzendari nagusiaren kargua zuen orain arte
  • Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioaren mendeko estatu-idazkari berriak izendatu ditu gaur goizean Ministroen Kontseiluak. Hala, Ministerioak indartu egingo du bere eraldaketa digitalaren eremua, bi Estatu Idazkaritza berri sortuz: Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritza, Carme Artigasek zuzenduko duena, eta Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritza, zeinaren buru Roberto Sánchez izango den.

    Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioaren mendeko estatu-idazkari berriak izendatu ditu gaur goizean Ministroen Kontseiluak. Hala, Ministerioak indartu egingo du bere eraldaketa digitalaren eremua, bi Estatu Idazkaritza berri sortuz: Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritza, Carme Artigasek zuzenduko duena, eta Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritza, zeinaren buru Roberto Sánchez izango den.

    Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzaren xedea da gure gizartearen eraldaketa digitala bultzatzea, hazkunde oparoa, segurua, fidagarria, integratzailea eta herritarren eskubideak errespetatzen dituena lortzeko. Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusia izango du zuzendari, Estatuko Administrazio Orokorraren transformazio digitalaren arduraduna, eta, orain arte, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren mendekoa izan da.

    Carme Artigas enpresaburua da, eta aditua big datan, adimen artifizialean eta berrikuntza teknologikoan; 25 urte baino gehiagoko esperientzia du industria teknologikoan eta telekomunikazioetan. Gaur egun, Espainiako Zuzendarien Elkarteko (AED) zuzendaritza-batzordeko kidea da, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko think-tank Data Innovation Network-eko kidea eta Elkano Errege Institutuko kolaboratzailea.

    Kimikako goi-mailako ingeniaria da IQSn (Sarriáko Kimika Institutua), eta Zientzia Kimikoetan lizentziaduna Ramón Llull Unibertsitatean. Industria Enpresen Zuzendaritzako graduondokoa du IQSn, eta Arrisku Kapitaleko Zuzendaritza Exekutiboko gradua Kaliforniako Haas School of Economics-en (Berkeley University).

    Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzaren helburua da azpiegitura digitalen konektibitatea eta hedapena sustatzea, Espainia teknologia-eraldaketaren abangoardian jartzeko. Hor sartzen da Europako eta nazioarteko programak arautzea eta haiekin koordinatzea, telekomunikazio-azpiegituren eta azpiegitura digitalen normalizazioa, estandarizazioa eta ziurtapena sustatzeko, hedapena errazteko.

    Estatu Idazkaritzaren erronketako bat da aurtengo ekainaren 30a baino lehen Espainiako 5G sare berriak garatzeko behar den espazio irrati-elektrikoa liberatzea eta enkante bidez berresleitzea, baita herritar guztiek 5G teknologiaren onurak lortzeko kalitatezko konektibitatea bermatzea ere.

    Roberto Sánchezek eskarmentu handia du sektore pribatuan eta publikoan. Estatuko idazkari izendatu duten arte, Telekomunikazioen eta Informazio Teknologien zuzendari nagusia izan da. Era berean, Madrilgo Udalean, Zientziako idazkaritza nagusian eta Berrikuntzako idazkaritza nagusian ardura postuak izan ditu. 1999an, Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak «Urteko Ingeniari» izendatu zuen. 2012an, «Telekomunikazioen Merezimenduaren Plaka» eman zioten.

    Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko telekomunikazio-ingeniaria da Roberto Sánchez, eta Estatuko Administrazio Orokorreko Informazioaren Sistema eta Teknologien Goi-mailako Kidegoko karrerako funtzionarioa da.