Ministroen Kontseiluak Espainiako Agenda Digitala onartu du

14/02/2013

Ministroen Kontseiluak, Industria, Energia eta Turismoko ministroak eta Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak proposatuta, Espainiarako Agenda Digitala onartu du gaur, 2013ko otsailaren 15eko bilkuran.

Espainiako Agenda Digitala Gobernuak eremu digitalean eta telekomunikazioetan duen estrategia da. Teknologia berrien onurak herritarrei, enpresei eta administrazioari helaraztea du helburu.

Agendak 2015ean eta 2020an Europarako Agenda Digitalaren helburuak betetzeko ibilbide-orria markatzen du, eta Espainian ekonomia eta gizarte digitala garatzeko helburu espezifikoak gehitzen ditu.

Espainiarako Agenda Digitala prozesu ireki, garden eta parte-hartzaile baten bidez egin da, eta sektoreko eragile guztien laguntza izan du (aditu-taldea, kontsulta publikoa, Diputatuen Kongresuko Industria Batzordea, autonomia-erkidegoei eta toki-entitateei kontsulta egitea, Administrazio Elektronikoaren Kontseilu Nagusia, etab.).

Espainiako Agenda Digitalaren dokumentua [PDF] [521 KB]