José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroak Espainiako Agenda Digitala aurkeztu die Parlamentuko taldeei

26/12/2012
José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroak Espainiarako Agenda Digitala aurkeztu du Industria, Energia eta Turismo Batzordearen aurrean. Agenda horrek 2013-2015 aldian Espainian gizarte eta ekonomia digitala garatzeko Gobernuaren estrategia ezartzen du. Agendak epe luzerako ikuspegia ere ematen du, 2020ko Europako helburuak betetzeko ibilbide-orria markatzen duena.

Espainiarako Agenda Digitalak 2015erako Europarako Agenda Digitalaren helburu guztiak hartzen ditu, eta, gainera, Espainiarako ad hoc jarduera eta helburu espezifikoak ditu, eragin handikoak Espainiako ekonomia eta gizarte digitalaren garapenean. Hala nola, ETEetan IKTen erabilera eraldatzailea bultzatzea, nazioartekotzea babestea edo eremu digitalean konfiantza izatea, besteak beste.

Industria, Energia eta Turismo Batzordearen aurreko agerraldia Espainiako Agenda Digitala egiteko prozesu zabalago baten parte da, eta gardentasuna eta interesa duten eragile guztien parte-hartzea ditu ezaugarri. Aurkeztutako dokumentuak neurri berriak jasotzen ditu, uztailaren 25etik irailaren 30era egindako kontsulta publikoaren emaitza islatzen dutenak, eta neurri horiek martxan jartzea artikulatzen du, plan espezifikoen bidez.

Datozen egunetan, Batzordeko kideek iruzkinak eta iradokizunak egin ahal izango dizkiote ministroak talde parlamentarioei aurkeztu dien Espainiarako Agenda Digitalaren proposamenari. Ministroen Kontseiluak hala erabakita, 2013ko lehen hiruhilekoan onartuko da Espainiako Agenda Digitala.

Talde Parlamentarioentzako Espainiako Agenda Digitalaren proposamena [PDF] [527 KB]

Agenda Digitalaren aurkezpena [PDF] [1036 KB]