José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismoko ministroak kontsulta publikora zabaldu du Espainiarako Agenda Digitala

24/07/2012
José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa izan da Espainiarako Agenda Digitalaren Proposamena kontsulta publiko bihurtzeko ekitaldiko buru.

José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa izan da Espainiarako Agenda Digitalaren Proposamena kontsulta publiko bihurtzeko ekitaldiko buru.


Agenda Digitalaren behin betiko dokumentua gaur hasi den eta irailaren 30era arte luzatuko den kontsulta publikoko prozesua amaitutakoan egin eta aurkeztuko da. Herritarren ekarpenak webgunearen bidez egin ahal izango dira www.agendadigital.gob.es


Webgune honek Agenda Digitaleko edukietara sartzeko, iradokizunak eta gomendioak emateko eta eztabaida-foroetan parte hartzeko aukera ematen du. Webgunearen orrialde nagusiak Jose Manuel Soria ministroaren bideo bat du, eta bertan Agendak ekonomia suspertzeko duen garrantzia azaltzen du.


Gobernuak ulertzen du gardentasuna eta herritarren parte-hartzea funtsezkoak direla demokrazia indartzeko, eta denak animatzen ditu ideiak eta proposamenak ematera, Espainiako gizarte osoak partekatzen duela uste duen helburu bat lortzeko: Espainian IKTen erabilera adimentsua ahalik eta gehien zabaltzea.


Espainiako Agenda Digitalaren proposamena [PDF] [3432 KB]