NAN elektronikoaren erabilera hedatzeko kanpaina
Gobernuak, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzaren eskutik, herritarren eta enpresa-kolektiboen artean NAN elektronikoaren erabilera sustatzeko jarduera-plan bat martxan jarriko duela iragarri du. NAN elektronikoarekin, herritarrek kudeaketa ugari egin ditzakete Internet bidez administrazio publikoekin eta enpresekin, modu seguru, eroso eta azkarrean. Administrazio publiko gehienek (Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek) eta enpresek dagoeneko badituzte NAN elektronikoa erabiltzeko zerbitzu telematikoak.
Dokumentu honen bidez, titularrak honako hauek egin ditzake:
Dokumentuak, ohiko identifikazio nazionalekin alderatuta, berrikuntza nagusi bat du: zirkuitu integratu txiki bat du (txipa), txartelean inprimatuta dauden datu berberak dituena (datu pertsonalak, argazkia, sinadura digitalizatua, hatz-marka digitalizatua), Autentifikazio eta Sinadura Elektronikoaren ziurtagiriekin batera.
NAN elektronikoaren berritasun handienetako bat da administrazio publikoekin eta enpresekin izapideak elektronikoki egiteko aukera ematen duela, joan-etorriak, itxarote-denborak eta abar saihestuz. Gaur egun, administrazio publiko gehienek (Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek eta toki-erakundeek) eta enpresek badituzte NAN elektronikoa Internet bidez erabiltzeko aukera ematen duten zerbitzuak. Hauek dira erabilienak: lan-historiala eskatzea, errenta-aitorpena egitea, langabeziarako laguntzak eskatzea, erregistro publikoetan datu pertsonalak kontsultatzea, formularioak eskatu eta bidaltzea, tasak ordaintzea, on line bankan sartzea, etab.
Ia 12,5 milioi espainiarrek dute dagoeneko NAN elektronikoa, eta 2009aren amaieran 14 milioira iritsiko dela uste da.
Dokumentua erabiltzean sor daitezkeen zalantzak argitzeko ataria