Bruselan, 2024ko abenduaren 6an.- Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministro Oscar Lópezek EBko telekomunikazio-ministroen bileran parte hartu du gaur Bruselan. Bertan, Europak eredu digital propioa izatea defendatu du, “hirugarren bide bat, humanismo teknologikoa eta Draghi txostenak aipatzen duen autonomia estrategikoa konbinatzen dituena”.
Telekomunikazio Kontseilu horretan, Hamarkada Digitalaren helburu eta xedeak azken aldaketa teknologikoetara egokitzea komeni den eztabaidatu dute ministroek. Lopez ministroak azaldu duenez, Espainia Europar Batasuna “malgua izatearen aldekoa da, bere helburuak bilakaera teknologikora egokitzeko, azken xedea arriskuan jarri gabe”. “Es crucial establecer indicadores específicos para tecnologías emergentes como 6G, Quantum, Cloud e Inteligencia Artificial. Eta tarteko mugarri errealistak finkatu behar ditugu. 5Garen esperientziak erakusten du zein garrantzitsua den beharrezko inbertsioa eta merkatuaren eskaerak kontuan hartzea”, gaineratu du.
Europako ministroek ere ingurune digitalean jorratu dute adingabeen babesa, Europa osoko herritarrak kezkatzen dituen gaia baita eta “Espainiako Gobernuarentzat erabateko lehentasuna” baita, Lopezen hitzetan.
Ministroak Europako bere kideei jakinarazi dienez, Espainia adingabeak eremu digitalean babesteko lege espezifiko bat prestatzen ari da, eta helduentzako edukien plataformei erabiltzaileen adin nagusitasuna egiaztatzeko aukera emango liekeen tresna teknologiko bat garatu du. Óscar Lópezek Espainiako esperientzia Batzordearen eta estatu kideen esku jarri du.