Madrilen, 2024ko azaroaren 15ean.- Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioak Cermi.es 2024 saria jaso du, XXIII. edizioan, Lan Inklusioaren kategorian. Zehazki, epaimahaiak Ministerioa saritu du 6/2023 Errege Lege Dekretua onartzeagatik, % 10era igotzen baitu Estatuko Administrazio Orokorrean desgaitasuna duten pertsonek betetzeko deitutako enplegu publikoko plazen ehunekoa. Sari hori Oscar Lopez ministroari eman dio CERMIko presidente Luis Cayo Perez Buenok, eta ministroak nabarmendu du Espainiak 2012ko Lan Eskaintza Publikoan desgaitasuna duten pertsonentzako sei plaza eskaintzetik gaur egun 3.000 baino gehiago eskaintzera pasatu dela.
Desgaitasuna duten pertsonen hautaketa-prozesuak hobetzeko ministro-agindu berri bat prestatzeari buruz ere mintzatu da ministroa. Arau horrek irizpide orokorrak ezartzen ditu enplegu publikorako irispidea errazteko, eta hobetu egiten du hautaprobetako bitartekoen eta denboren egokitzapena. Proiektuak 300 ekarpen baino gehiago jaso ditu kontsulta publikoaren fasean.