Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak eskatzen du zenbaki-baliabide publiko berriak esleitzeko, abonatu-zenbakiei buruzko telefono-kontsultaren zerbitzuen egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuteko beharrezkotzat jotzen direnak.
Eskaera horri erantzuteko, ebazpen-proiektu hau egin da, eta, haren bidez, zenbaki-baliabide publiko berriak esleitzea proposatzen da. Horretarako, hamar zenbaki berri irekiko dira, 118AB tarteko erreserba-egoeran dauden hogei zenbakietatik.