Proiektuak proposatzen du toki-administrazioen informazio-zerbitzua emateko erabili beharreko zenbaki-baliabide publikoak esleitzea, eta zerbitzu horiek emateko zenbait baldintza ezartzen ditu.
Entzunaldi publikoa, Toki Administrazioetako informazio zerbitzuari 010 zenbakia emateko Ebazpen proiektuan
Bidaltzeko epea
Alegazioak bidaltzeko epea hamar egun baliodunekoa izango da, dagokion entzunaldi-izapidearen hasieraren berri ematen duen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabideak aurkeztea:
Proiektuari buruzko iruzkinak bide elektronikoz bidali ahal izango dira, honako hau betez:ziurtagiri elektronikodun formularioa.
Bestela, posta arruntez bidali ahal izango dira helbide honetara:
- Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritza
- Telekomunikazio Sare eta Operadoreen Zuzendariordetza Nagusia
- Capitán Haya, 41 Solairua
- 828071 Madril
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan.
Oro har, erantzunak ez-konfidentzialtzat eta hedapen librekotzat hartuko dira. Konfidentzialtzat jotzen diren informazio-zatiak seinalatuta eta mugatuta egon beharko dira iruzkinetan, eta kalifikazio hori egiteko arrazoiak eman beharko dira.