Kataluniako Generalitateko Servei Català de Trànsit zerbitzuak 011 zenbakiaren bidez eskatu du Trafikoari eta Errepideko Laguntzari buruzko Informazio Zerbitzua ematen duen erakunde gisa eratzea.
Eskaera horri erantzuteko, ebazpen-proiektu hau egin da. Haren bidez, Telekomunikazioetako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren 2010eko abuztuaren 30eko Ebazpena aldatzea proposatzen da, zeinaren bidez 011 zenbakia esleitzen baitzaio trafikoari eta errepideko laguntzari buruzko informazio-zerbitzuari, Servei Català de Trànsit sar dadin bertan.
011 zenbakiaren esleipena aldatzeko proiektua [PDF] [39 Kb]
Iruzkinak posta arruntez bidali beharko dira helbide honetara: Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritza, Capitán Haya, 41 - 28070 Madril.
Dagokion entzunaldi-izapidea irekitzea erabakitzen duen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodun igaro ondoren amaituko da igorpen-epea.