Errepide Zuzendaritza Nagusiak 2019ko urtarrilaren 14an “Informazio-azterlana: N-401 errepidea hobetzea. Tarteak: Orgazko saihesbidea; CM-4167 eta N-401 errepideen eta Ciudad Realen arteko elkargunearen artean”. Probintziak: Toledon eta Ciudad Realen, lehen aipatutako azterlanaren jarduketa eremua jendaurrean egonen da, haren gainean bidezkotzat jotzen diren alegazio eta oharrak aurkez daitezen.
Informazio-azterlana: N-401 errepidea hobetzea. Tarteak: Orgazko saihesbidea; CM-4167 eta N-401 errepideen elkargunearen eta Ciudad Realen artean
Laburpena
Bidaltzeko epea
Alegazioak aurkezteko epea 2019ko irailaren 15era arte (igandea)
Alegazioak aurkeztea
Alegazioak helbide honetara bidali ahal izango dira: teleco.urbanismo@mineco.es Gaian hau jarri behar da: "N401 hobekuntzari buruzko alegazioak"
Bidaltzailea identifikatuta dagoenean eta bere ekarpena ebazpen-proposamenaren testuaren beharrari, egokitasunari edo edukiari buruzkoa denean baino ez dira kontuan hartuko.
Oro har, jasotako erantzunak eta ekarpenak jendaurrean zabaltzeko modukoak izango dira. Bidalitako informazioaren zati batzuk konfidentzialtasunez tratatu behar direla uste badu interesdunak, eta, beraz, ez direla askatasunez zabaldu behar, berariaz adierazi behar dira ekarpenaren edo iruzkinaren testuan bertan, eta, horretarako, ez dira kontuan hartuko informazioaren konfidentzialtasunari buruzko mezu generikoak.