Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.6 artikuluak ezartzen dutenez, ekimenaren testua idatzi aurreko kontsultari kalterik egin gabe, arauak pertsonen eskubide edo interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.
Bi lege-xedapen horiek aplikatuta, honako hau egiten da entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea ETU/.../2017 Agindua, 2017ko ...aren ...(e)koa, martxoaren 26ko CTE/711/2002 Agindua aldatzen duena. CTE/711/2002 Aginduak abonatu-zenbakiei buruzko telefono-kontsultaren zerbitzua emateko baldintzak ezartzen ditu, eta testua atari honetan argitaratzen da, eragindako herritarrek edo beste edozein subjektu, pertsona edo erakundek bere iritziak azaldu edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu ahal izan ditzan.