Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak (SETSI) 112 larrialdi-zenbakira egindako deietan doakotasun-baldintza orokorrei eta lokalizazio-informazioaren zehaztasun- eta fidagarritasun-irizpideei buruzko kontsulta publiko hau hasi du, larrialdi-zerbitzuen eremuan erabiltzen den lokalizazio-informazioa emateari buruzko neurri zehatzak ezarri behar diren ebaluatzeko.
Kontsulta publiko horren erantzunak helbide elektroniko honetara bidali ahal izango dira 2013ko otsailaren 22ra arte: redesyoperadores@minetur.es .
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan.
Oro har, erantzunak ez-konfidentzialtzat hartuko dira, eta, ondorioz, erantzun horiek libreki hedatzekoak izango dira. Isilpekotzat hartu nahi diren informazio-zatiak berariaz adierazi eta mugatu beharko dira testuan bertan, eta kalifikazio hori egiteko arrazoiak eman beharko dira.