Espainiarako Agenda Digitalaren jarduera-esparruaren barruan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kontsulta publiko bat hasi du 2,6 GHz-eko bandaren espektro-zatien kudeaketa-eredu egokiari buruz, zeinen erabilera-eskubideak gaur egun ez baitaude titularren esku, interesa duten eragileen iritzia jasotzeko eta espektro irrati-elektrikoaren zati horiek kudeatzeko egin beharreko jarduerei buruzko erabakitze-prozesuan parte hartzeko bide bat emateko.
Kontsulta publiko honen erantzunak martxoaren 18ra arte bidali ahal izango dira helbide elektroniko honetara: consultabanda2600MHz@minetur.es .
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan. Oro har, jasotako ekarpenak jendaurrean zabaltzeko modukoak izango dira. Bidalitako informazioaren zati batzuk konfidentzialtasunez erabili behar direla uste badu interesdunak, eta, beraz, ez direla nahi bezala zabaldu behar, berariaz adierazi behar dira eta argi eta garbi zedarritu behar dira ekarpenaren testuan bertan. Informazioaren konfidentzialtasunari buruzko mezu orokorrak ez dira ondorio horietarako hartuko.