Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak (SETSI) alderdi interesdun guztiei (operadoreak, administrazio publikoak eta beste eragile batzuk) kontsulta egiten die abiadura handiko eta oso abiadura handiko belaunaldi berriko banda zabaleko azpiegiturak hedatzeko proiektuak gauzatzeko hauta daitezkeen jarduera-eremuen zerrenda, Belaunaldi Berriko Banda Zabala Hedatzeko Programaren laguntzak jaso ditzaketenak, bai eta ministerioaren aginduaren aurreproiektua ere, hura arautzen duten oinarriekin.
Kontsulta publiko horren erantzunak helbide elektroniko honetara bidali ahal izango dira 2013ko martxoaren 18ra arte: redesyoperadores@minetur.es . Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak bakarrik hartuko dira kontuan.
Oro har, erantzunak ez-konfidentzialtzat hartuko dira, eta, ondorioz, erantzun horiek libreki hedatzekoak izango dira. Isilpekotzat hartu nahi diren informazio-zatiak berariaz adierazi eta mugatu beharko dira testuan bertan, eta kalifikazio hori egiteko arrazoiak eman beharko dira.