Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.6 artikuluak ezartzen dutenez, ekimenaren testua idatzi aurreko kontsultari kalterik egin gabe, arauak pertsonen eskubide edo interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, ETU/Agindua Proiektuari buruzko entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapide honi hasiera ematen zaio. Proiektu horrek Aireontzietako Komunikazio Zerbitzuak (MCA zerbitzuak) hegaldietan ematea arautzen du, eta horren testua ere web atari honetan argitaratzen da, eragindako herritarrek edo beste edozein subjektu, pertsona edo erakundek bere iritziak azaldu edo egokitzat jotzen dituen iruzkinak eta dokumentuak aurkeztu ahal izan ditzan.