Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluak ezartzen dute ezen, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat egingo dela administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, zeinean bilduko baita arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritzia.
Bi lege-agindu horiek aplikatuz, aurretiazko kontsulta publiko honi hasiera ematen zaio, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalari eta 694-790 MHz Banda liberatzeko neurriei buruzko arau-proiektu bat egiteko. Horrela, edozein subjektu, pertsona edo interesdunek bere iritziak eman ahal izango ditu, edo egoki iritzitako iruzkin eta dokumentuak aurkeztu.
Araugintza-ekimena, zeinaren bidez Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) Plan Tekniko Nazional berri bat onartzen baita eta 694-790 MHz banda askatzeko behar diren erregulazio-neurriak hartzen baitira, banda hori haririk gabeko banda zabaleko komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko esleitu ahal izan dadin.