Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26. artikuluarekin lotuta, arauak egiteko prozeduran herritarrek duten parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, kontsulta publiko bat egingo da arauak egin aurretik, sail eskudunaren webgunearen bidez. Kontsulta horretan, iritzia eskatuko zaie ukitutako subjektuei eta ordezkaritza handieneko subjektuei.