Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboentzako Bonu Digitalak jaulkitzeko programa bat prestatzeari buruz operadoreek, herritarrek eta interesa duen orok duten iritzia jakiteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan eta Obernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren babesean.
Kontsulta izapide honen barruan aurkeztu nahi diren ekarpenak helbide elektroniko honetara bidali ahal izango dira: consultapublica.normasteleco@economia.gob.es
Igorlea identifikatuta dagoen erantzunak baino ez dira kontuan hartuko, eta kontsulta publikoaren izapide honen xede den arau-proiektuaren testuaren beharraz, egokitasunaz edo edukiaz egiten duen ekarpena. Oro har, jasotako erantzunak eta ekarpenak jendaurrean zabaltzeko modukoak izango dira. Bidalitako informazioaren zati batzuk konfidentzialtasunez tratatu behar direla uste badu interesdunak, eta, beraz, ez direla askatasunez zabaldu behar, berariaz adierazi behar dira ekarpenaren edo iruzkinaren testuan bertan, eta, horretarako, ez dira kontuan hartuko informazioaren konfidentzialtasunari buruzko mezu generikoak.